ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI IV. Edizioa

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI IV. Edizioa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza XVII Astea

2017KO AZAROAREN 7AN · Antoniano Aretoa · 19,00h

 

Azaroaren 7an asteartea, Antoniano Aretoan, arratsaldeko 19retan ZarautzOn Elkarteak, XVII Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barne, dibulgazioa eta sentsibilizazioa programaren barruan Zarautz Zientziaz Blai egitaraua antolatzen du, laugarren aldiz. Bertan Zarauztar DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak direnak eta jadanik zientzialari edo beraien etorkizun profesional bilakaera lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta truke-gune esparru bat sortzea nahi da.

 

Zarauzko lau neska mutilak izango ditugu aurten:

  • Amaia Isasti. Farmazilaria, orain doktorego ikasketak egiten ari da EHUn Farmazia Fakultateko Farmakologia Sailean.
  • Laura Arregui. Fisikaria, masterra Zientzia eta Teknologia Espazialean, orain doktorego ikasketak egiten ari da Zientzia eta Materialen ingenieritzan IK4-Teknikerren, eta Universidad Politécnica de Catalunyan.
  • Oihana Aranburu. Biomedika ingeniaria et masterra Ingenieria Biomedikoan Hospital Clinic Bartzelonan. Udatik honera KiroGrifolsen enpresan produktu garapenerako ingeniaria da.
  • Iñaki Etxaide. Mikroinformatika eta sareetako teknikaria da eta orain Fabrikazio Mekanikoko Diseinu-ko goi-maila ikasten ari da Oteiza Lizeoan.

 

Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoitza elkartzen dute eta gurekin buru belarri ari diren proiektuak partekatuko dituzte, hala nola jorratzen ari diren gai ezberdinak, metalezko propietateak, zelulak, roboten ekoizpena.. baita iaz bezala Lanbide–Heziketako goi mailako zikloko ikasle bat izango dugu, ikerketa eta praktika teknologikoa ikasketetan txertatzen ari den heziketa.

 

Ekitaldia Marta Machok aberastuko du. Matematiketan doktorea eta “Mujeres con ciencia” blogaren arduraduna da eta baita EHUko irakaslea. Macho Doctoreak azkenengo Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du, emakumeak zientzietara erakartzeko egiten duen lanarengatik. Guzti hau borobiltzeko “La mecánica del caracol” Radio Euskadiko zientzia dibulgaziorako saioaren arduraduna Eva Caballaro izango dugu gidari, XVII Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteari hasiera emanez.

 

Honako hau, parada ezin hobea Zarautzen, zuen ikasleekin batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu datorren Azaroaren 7an. Zarautzen eta mundu guztira iristeko asmoz zarautzon.nirestream.com bitartez

Zarautzen Zientziaz blai IV. Edizioa