Euskararen eguneko egitarauaren barruan ostegunean, hilaren 28an itzulpen automatikoa izango dugu mintzagai.

Arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Modelo Aretoan euskara-gaztelania eta gaztelania-euskarara itzultzen duen hiztegi berriaz hitz egingo digute Vicometch-eko Xabier Diaz de Kortazar eta Dr. Thierry Etchegoyhen-ek. Hauexek izan dira Itzultzaile Neuronala garatu duten profesionalak.

Itzultzaile Neuronalaren garapen prosezua nola izan den azalduko digute, besteak beste, “Itzulpen automatikoa, ametsetik errealitatera” izendatu duten hitzaldian.

Probatu itzultzaile automatiko berria:
ITZULTZAILE NEURONALA: https://www.euskadi.eus/itzultzailea/