I+G+B, MODA ALA BEHARRA

Ikerketa, Garapena, Berrikuntza: MODA ALA BEHARRA

Hurrengo astean gai berri bat dakargu. Saio honetan ikerketaz, garapenaz, berrikuntzaz arituko gara Manu Olariagarekin. Bera Teknaliako Berrikuntzarako estrategiaren Zuzendaria da eta I+G+B zertan datzan, dituen helburuaz eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren egitura eta gastuen inguruan jardungo zaigu.

Testuingurua


Non gastatu behar dugu gure dirua, aitonaren erretiroko pentsioan ala Aitziberren doktoretza bekan?

Galdera honek duda asko ditu bere baitan. Ez dauka erantzun errazik baina gizarte aurreratu eta bidezko batek bi beharrak asetu beharko lituzke. Diru publikoen banaketa ez da lan xamurra baina honi buruzko eztabaida ez da foro honen helburua, beste nonbait begiratzea baizik. Zer egin beharko genuke gizartekideok, diru-sarrera gehiago sortzeko gizartearen behar anitzak asetu asmoz?

Aurkezpen honetan gure Herrialdeak LEHIAKORTASUNA hobetzeko lana egin behar duela proposatuko dugu, eta horretarako, geurea den euskal gizarte aurreratu eta “garesti” honek, ezagutzean oinarrituriko ekonomiaren garapena izan behar du ardatz.

Hitzaldiak proposatzen duena

  • I+G+B: Zertaz ari gara honetaz hitzegiten dugunean? Zein da helburua? Ezagutzan oinarritzen den ekonomia, jarraitutako helburuak (Euskadi eta beste eskualdetako datuak).
  • LEHIAKORTASUNA eta BERRIKUNTZA gizarte garapenerako faktore gisara; bien arteko harremanak. Horiei buruzko datu eta gakoak Euskadin non gauden ulertarazteko (datuak, rankingak, erreferentziatzat har daitezken antzeko eskualdeen nondik-norakoak).
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren egitura eta gastuak Euskadin (Sistemaren eskema, inbertsio publiko eta pribatua,beste eskualdeen datuak).
  • Zer espero dezakegu Sistemaren Eragile bakoitzarengandik? Sistemaren alde positibo eta negatiboak.
  • Eztabaida eta ondorioak.

Hitzaldiaren xehetasunak:

DATA: Asteartean, 2018-04-17

LEKUA: Antoniano Aretoa · ZARAUTZ.

IZENBURUA: I+G+B, MODA ALA BEHARRA.

HIZLARIA: MANU OLARIAGA SANTA CRUZ, Teknaliako Berrikuntzarako estrategiaren Zuzendaria.