Haurrek ere Zainketa Aringarriak behar dituzte

ZarautzOn eta “Zarautz Herri Zaintzailea-Comunidad compasiva” elkarteek antolatua

2020ko urriaren 13an, 19: 30ean, Modelo Aretoan (Zarautz)

Urriko bigarren larunbatean Zainketa aringarrien Munduko Eguna ospatzen da. Munduan oso hedatuta ez dagoen modalitate terapeutikoa da, paziente terminalen eta haien familien egoera lagundu, babestu eta hobetu nahi duena, maite dutenek pertsona horren agurrari hobeto aurre egin diezaioten.

Gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak agindu du zainketa aringarriak funtsezko eskubidea direla pertsona guztientzat. Hala ere, mundu osoko gaixo terminalen % 50ek ez ditu inoiz jasotzen, eta % 75a min emozionalarekin hiltzen da.

ZarautzOn elkartekook, “Zarautz Herri Zaintzailea-Comunidad compasiva” elkartearekin batera, beste hitzaldi bat antolatzen ari gara datorren urriaren 13rako (asteartea), Zainketa Aringarrien Munduko Eguna aldarrikatzeko.

Aurreko bi urteetan aritu gara elkarlanean, eta hirugarren aldi honekin horrelako zerbitzuak pertsonen eskubide unibertsal gisa erabili daitezen aldarrikatzen jarraitu nahi dugu.

Helburua da herritarrak zainketa mota horien inguruan kulturatzea, dibulgazio-lanean lagunduz, zientziaren eta gizarte-ikerketaren ikuspegitik, zerbitzu mota hori aldarrikatzeko beharrari buruzko kontzientzia pertsonala eta herritarra sortzen laguntzeko.

Jesús Sánchez Etxaniz (Bilbo, 1962), Gurutzetako UOko pediatra.
Zainketa aringarri Pediatrikoen Taldeko arduraduna.

Edizio berri honetarako, Jesus Sanchez Etxanizen (Bilbo, 1962) ekarpen eskuzabala jaso ahal izateko pribilegioa dugu. Gurutzetako UOko pediatra. Zainketa aringarri Pediatrikoen Taldeko arduraduna. Pedpal-eko (Zainketa aringarri Pediatrikoen Espainiako Elkartea) Zuzendaritza Batzordeko kidea. Arinduzeko (Zainketa aringarrien Euskal Sozietatea) Zuzendaritza Batzordeko kidea. …

Gaixotasuna eta heriotza bizitzaren zikloaren ezinbesteko parte dira. Bizitza hasten den unetik gerta daitezke, sortzen direnetik: umetoki barruan, jaiotza-inguruan, lehen haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan, heldutasunean edo zahartzaroan, maiztasun desberdinarekin. Gure bizitzako fase goiztiarretan «ez hain naturala» dirudien arren eta gehiago harritzen gaituen arren, haurrak ere gaixotu eta hil egiten dira. Horregatik, eskubide bera dute, legez aitortuta, zainketa aringarriak jasotzeko, behar dituztenean, adina edozein dela ere. Eta guk, gizarte gisa, haiek eskaintzeko betebeharra. Beraiei eta senitartekoei ere.

Hemen, 2018ko eta 2019ko aurreko hitzaldien erreferentziak.

2018 Etxean ala hospitalean hil? · Myriam Berruete, Mediku espezialista Familia eta Komunitateko Medikuntzan

2019 Musikoterapia bizitzaren amaieran, Isiltasunak fintzen, Emozioak sintonizatzen · Patxi del Campo San Vicente, musika-terapeuta eta talde-tekniketan aditua, Irudi gidatua eta Musika (BMGIM) metodoan espezializatutako terapeuta