Gazteak Covid-19aren aurrean

Juan Ignacio Pérez izango dugu hizlari asteartean, irailaren 14an Zarauzko Modelo Aretoan arratsaldeko 19:30etan.

Hitzaldiaren testuingurua

Gazteak eta nerabeak iritzi publikoaren fokuan egon dira, joan den udaren hasieran, COVID-aren eragina handitzen hasi zenetik 2020ko maiatzean eta ekainean behera egin ondoren. Gaizki deituriko ez-jaiak, botiloiak eta gazte talde batzuk elkar kutsatzea errazten duten jarrerak direla eta gizarte-sektore zabaletan azken bi udetan pandemiak izan duen eraginaren igoeraren erantzuletzat hartu dira.

Baina uste dut hau bidegabea eta okerra dela. Ez da bidezkoa kritika horrek ez baitu adierazten erabaki politikoek izandako eragina ohituren erlaxazio orokor honetan. Hor dugu Gabonetako jaiekin gertatutakoaren adibidea. Gazteen sektore batzuetan erlaxazioa gizarte osoaren joera orokor baten parte izan da. Hemen agintariek erantzukizun bat dute, eta ez lukete ez ikusiarena egin beharko. Bidegabea da baita ere arrazoi fisiologikoak direla eta gazteen zirkuitu neuralak ez direlako heldutasunera iristen bizitzaren hirugarren hamarraldira arte, eta honek portaerari dagokionez ondorio oso garrantzitsuak dakartza.

Eta bidegabea da, ohituren erlaxazioak alde batera utzita, beste jarrera batzuk gazteen praktikak bezain gaitzesgarriak edo gaitzesgarriagoak izan daitezkeelako. Oso zaila da gaitzespen moralak egitea, hauek ez baitituzte kontuan hartzen kutsatzeak eragiten dituzten ekintzak edo jarrera hauen inguruko egoerak.

Juan Ignacio Perez

Biologian doktorea, Fisiologiako katedraduna eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea.
Unibertsitate bereko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da, eta Biologia, Biokimika eta Biologia
Molekularra eta Bioteknologia graduetan fisiologia irakasten du.

Aipagarria da, halaber, UPV/EHUtik ezagutza sustatzeko eta zabaltzeko jardueretan parte hartu izana, zientzia-dibulgazioko PRISMAS sari ospetsua jaso baitzuen. 2019an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen. 2021ean JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiako presidente izendatu zuten.