Euskadi Zirkular bateruntz berrikuntza sortzen

ZarautzOn, 2017ko apirilak, 4a: “Euskadi Zirkular bateruntz berrikuntza sortzen

economia circular innobasque

Hizlariak: Lola Elejalde, Prospektiba eta Estrategiako Zuzendaria eta Oihana Blanco, Innobasquen (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Proiektuen arduraduna.

Baliabide eskas, mugatuen, erabilerarekin erlazionatuta eta baldintzatuta dago hazkunde ekonomikoaren eszenatoki globala eta lehengaien prezioen gorakada eta aldakorrez ere. Guzti honek, inpaktu ekonomiko negatiboez gain, era berean jasangarritasunari arazo handiak ekarriko dizkio. Gaur egun dugun eredu ekonomikoa ekoizpen eta kontsumo lineal batean oinarrituta dago, non produktuak ekoiztu, saldu, erabil eta ondoren bota egiten ditugu hondakin bilakatuz.

Euskadik kontzentrazio industrial handia duenez, beste herrialde industrializatuek bezala material eta energiekiko menpekotasun handia du. Horrez gain kontsumo eredua ere eutsi ezinezkoa dugu, arazo larria sortuz hondakinekin, industria pareko garrantziaz eta kasu batzuetan inpaktu sozial bereziarekin.

Testuinguru honetan, zirkular eredua, enpresa eta lurraldeetako lehiakortasuna hobetzeko aukera paregabea bezala agertzen da, balioa, baliabide finitoen kontsumotik banandu egiten den eredu sozioekonomikoa bai da. Ekonomia linealarekin alderatuta Ekonomia Zirkularra, bai diseinuz baita asmoz, berreskuratzailea da; hau da ez duela hondakinik sortu nahi, ekidin ezin direnak eliminatuz.

Hau guztia dela eta, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, “Circular Basque” ekimena sustatu du; Eusko Jaurlaritza eta IHOBE erakunde publikoa eta ACLIMA, Ingurumen euskal enpresen klusterren laguntzarekin. Euskadin Ekonomia Zirkularra sustatzeko eta ezartzeko konpromisoa duten enpresen sarea eta eremu horretan gauzatzen ari diren ekimenak eta albiste esanguratsuenak ezagutzera emateko espazioa dugu. Gaur egun 18 enpresa eta erakunde, 29 proiektuekin hartzen dute parte ekimen honetan.

Hurbiltzen zareten guztioi honetaz hitz egingo digute Lola eta Oihanek, beste eredu ekonomiko bat posible dela adieraziz, martxan dagoena mundu mailan eta Euskadin ere.