Estella-Lizarrara bisitaldia.

Larunbatean, Azaroaren 17an Lizarrara bisita gidatua.

Datorren larunbatean, ZarautzOn-ekin Estella-Lizarrara goaz, Tierra Estella merindadearen  hiriburu den nafar herrira, bere erdiaroko garaiak nola izan ziren ezagutzera.

Erdiaroari buruzkoak:

  • Hasiera batean  “Lizarra” izeneko Baskoi herria izan zen.1090ean, Santxo Ramirez erregeak forua ematearen ondorioz Santiago bideko ibilbidea alda arazten du Lizarra bertatik pasa araziz.
  • Lehenengo bizilagunak azalduko dira, gehienak Frantziako Auvernia eta Limousin eskualdekoak.
  • Hiriaren gorakada nabarmenena XII. Mendean izan zen. Bisitatuko ditugun elizak eraikiko dituzte: San Pedro de la Rúa, Hilobi Santua, San Miguel, San Juan, baita zenbait komentu ere.
  • XIII. Mendean mugako-herri militarizatu bihurtuko da, gaztelu eta guzti.
  • 1328an heriotza asko jasango ditu, juderiak jasotako erasoaren ondorioz.
  • 1480 eta 1484 bitartean Estella eta Lizarra herria elkartzearekin hiri titulua jasoko du. Sekulako aurrerakadarik handiena suposatu zuen herriarentzat.
  • 1512. urtean Nafarroa garaitua izatean gotorlekuak birrindu egingo dira hiri honen erdi-aro garaia amaitutzat emanez.

AGENDA

  • 9:30 Karmelitetatik autobusaren irteera.
  • 11:00 Lizarrara iritsiko gara. San Pedro Klaustroa ikusiko dugu.
  • 11:00-14:00 Erdi-aroko gunea oinez egingo dugu, CETEkoen laguntzarekin (Centro de Estudios Tierra Estella). Besteak beste hauek ikusiko ditugu: San Pedro eliza, Judutar auzo zaharra eta bere sinagoga (egun Santa Maria Jus eliza dena), Hilobi Santua eta San Miguel gotorleku-elizan bukatuko dugu ibilbidea.
  • 14:00-15:00 Estella-Lizarra inguruan pasealdia.
  • 15:00-17:00 Txantona Restaurantean bazkaria.
  • 17:00-18:30 Toño Ros historiagilearekin mahai borobila. Honek El nacimiento de Estella y sus castillos bere liburuarri buruz hitz egingo digu, gure galderei erantzunez.
  • 18:30: Zarautzera itzuliko gara.

    Bisitaren prezioa bazkaria barne 45€koa da. Sinatutako liburua nahi duenarentzat guztia 62€.

 *Oharra: Oinezko ibilaldian eskailerak igotzeko arazoak izan ditzaketenentzat mikrobusa izango da.

Izena emateko Pedro Lizarriturrirekin harremanetan jarri, 688 68 38 44 telefonoan ala e-mail honetan: zarautzon@gmail.com