Erromatarren meatze teknologia eta Euskal musikaren etnografía

Arditurri eta Soinueneara Bisita (Oiartzun) ·  Larunbatean, Maiatzarean 20ean

Arditurri Meatze Gunea

Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Duela 2.000 urte ezkeroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas delakoak 1984ean meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik hain zuzen.

arditurri

 

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa

soinuenea4

Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.

 

Erakusketan mundu guztiko musika-tresnak eta jostailuak daude eta soinuaren jatorrian, hau da, ekoizteko sisteman oinarrituta sailkatu dira. Hori guztia osatzeko ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.

 

AGENDA

· 9:15 Irteera. Frantzizkano aurreko paradan
· 10:00 11:15 Arditurrin zehar Bisita gidatua
· 11:30 12:45 Soinuenean erakustokira bisita gidatua
· 12:45 13: 20 pintxo eta solasaldia
· 13:20    Zarautzeruntz bueltan abiatuko gara
· 14:00  Zarautzera iritxiko gara
· Prezioa (dana barne) 25 €

Izena ematea: 606 96 63 95 (Jose Mari Larramendi)