Elkano, euskaldunak eta Munduaren lehen itzulia 

Aurten munduko itzuliaren 500. urteurrena ospatzen dugu.

Euskadiko ia herritar guztiok dakigu Juan Sebastian Elkano izan zela munduari bira eman zion lehena. Badakigu Getariakoa zela, baina agian ez gaude hain ziur, bertan jaioa izan ba zen.

Guztiok ez dakigu,  hiru urteko espedizioan (1519/1522) parte hartu zuenik, 239 marinel eta bost  itsaontzirekin  aritu zirela eta 19 bakarrik itzuli zirela Victoria ontzian.

Batzuek jakin badakite 31 izan zirela San Lucar de Barramedan ontziratu ziren euskaldunak, eta sei bakarrik itzuli zirela bakarrik.

Baina herrialde guztiek ez dute Elkano, lurreko “zirkumnabigazioa”  osatzen lehena bezala, eta are gutxiago, berak egindako ekarpena aitortzeko.

Eta batzuek bakarrik ezagutzen dute «getaiarra» horren bizitza eta lanbidea. Nola ontziratu zen Magallanesen espedizioan? Ia urte oso batean kateatuta egon ondoren,  Victoria ontziko kapitaina izatera nola iritsi zen? Zein izan zen euskaldunen papera espedizioan? Nortzuk ziren heurek? Nola lortu zuen bere lidergoa?

Hitzaldiaren haria euskal herritarrak dira, espedizioan parte hartu zutenak, bere antolaketan parte hartu zutenak, eta, baita ere, herrialdea, kolektibo gisa, ordura arte osaturiko  historia guztiarekin. Bidaiaren deskribapen laburra egingo  da, eta bizkaitar eta gipuzkoarren papera nabarmentzen da. Juan Sebastian Elkanoren irudiari buruzko hausnarketa pertsonalarekin bukatuko dugu.

Guzti honi buruz hitz egiteko, gurekin Daniel Zulaika (Zarautz, 1951) izango dugu. Lizentziaduna eta medikuntzan doktorea, Osakidetzan bere jarduera profesionala garatu zuena. Doktorego tesia “Vida y obra del doctor Madinaveitia» izeneko ikerketa historikoko lan bat izan zen, eta bertan, oñatiar mediku honen irudia nabarmendu zuen.

Baina, geroztik,  Nafarroa Unibertsitateko Arte Liberalen Institutuan egin du historia, 2018ko maiatzaren 2an, «Euskaldunak eta munduari lehen itzulia» gradu bukaerako lanarekin, aste gutxi barru, liburudendetan izango duguna.

Gaur egun, Elkano Fundazioko Aholkulari Batzordeko kidea da, Eusko Jaurlaritza eta beste erakunde batzuk buru, munduari lehen itzuliaren 500. urteurrena hausnartzeko sorturiko Fundazioa.