COP25, Parisetik Glasgowra: Klima aldaketaren azken gailurren gakoak

ZarautzOnen denboraldi berria hastera doa. Gure lehen proposamena COP25aren inguruan hitz egitea da. Hitzaldia «COP25, Parisetik Glasgowra: Klima aldaketaren azken gailurren gakoak» gisa izendatu dugu.

BC3, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzailea den Elisa Sainz de Murieta izango dugu gai honi buruz gehiago jakiteko. Datorren asteartean, urtarrilaren 28an bilduko gara arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Antoniano Aretoan klima aldaketaren azken gailurren gakoez mintzatzeko. Sarrera ohi bezala doan izango da. Halaber, bertaratzen direnen artean bi liburu zozketatuko ditugu: Martin L. Weitzman eta Gernot Wagner-en «Shock climático» eta «Crisis climática-ambiental: La hora de la responsabilidad», Antxon Olabek idatzia.