Itzultzaile Neuronala: Itzulpen automatikoa ametsak egi bihurtzen

Ikerketa proiektu gisa hasi zen zerbait, produktu bihurtu da. IVAP, EJIE eta Vicomtech-en elkarlana izan da Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi izan duen itzulpen zerbitzu hau. Doakoa da eta asko ari da erabiltzen gaur egun, 40.000 itzulpen eguneko.

Xabier García de Kortazar · Vicomtech

Itzultzaile neuronala saiatzen da gure pentsakerak simulatzen. Sare neuronal artifizialetan oinarritua dago. Teknologia maila jakin batera iritsi den arte, ezin izan da hau dena garatu. GoogleTranslate, esaterako, teknologia honetan oinarritzen da baita ere.

Hau hasiera besterik ez dela aurreikusten du Xabier García de Kortazar-ek. Plugginak garatu daitezke Microsoft Office, Gmail, WordPress-en bertan erabili ahal izateko, zuzentzaileak garatu, ahotsa eta argazkiak integratu, besteak beste. Sistema hauek datu askorekin ikasten dute. Hau kontuan hartuta Xabierrek https://www.euskadi.eus/itzultzailea/ zerbitzua erabiltzera animatzen gaitu. Izan ere, webgune horretan bertan ikusten ditugun akatsak zuzentzen badira, aldaketa horiek gorde egiten dira eta hurrengo itzulpen-lanetan kontuan hartzen direla adierazi zuen Xabierrek.

Leer Más

Itzultzaile Neuronala

Euskararen eguneko egitarauaren barruan ostegunean, hilaren 28an itzulpen automatikoa izango dugu mintzagai.

Arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Modelo Aretoan euskara-gaztelania eta gaztelania-euskarara itzultzen duen hiztegi berriaz hitz egingo digute Vicometch-eko Xabier Diaz de Kortazar eta Dr. Thierry Etchegoyhen-ek. Hauexek izan dira Itzultzaile Neuronala garatu duten profesionalak.

Itzultzaile Neuronalaren garapen prosezua nola izan den azalduko digute, besteak beste, «Itzulpen automatikoa, ametsetik errealitatera» izendatu duten hitzaldian.

Probatu itzultzaile automatiko berria:
ITZULTZAILE NEURONALA: https://www.euskadi.eus/itzultzailea/

Leer Más

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI 2019

ASMOAK SARETZEN, SORMENA LANTZEN

Zarauzko 4 ikastexeak elkar-lanean. DBHko 4. mailako 60 ikasle, goiz bateko ariketa berritzaile baten aurrean: 6 lantalde, 10 partaideekin
Zarauzko 3 enpresek proposatutako, 3 erronkekin: Pukas, Larraioz, Aner Informatikak, hain zuzen ere.

Bi mundu konektatzen: enpresak eta nerabeak: Enpresa eta ikastetxeak elkar ezagutzea sustatu du ekitaldi honek

Sormena lantzeko metodologia aproposa, Global Futurizer herramintaz baliatuz, Tazebaez-en eskutik: ideiak barra-barra bota (braimstorming) –> ideiak aukeratu –> proposamenak landu, prototipo itxuran –> ideiak aurkeztu.

Ekimenak, enpresak gaur egun topatzen dituzten benetazko erronkei irtenbidea aurkitzea du helburu. Sormena lantzeko jardunaldiak izandako fruituen auzkezpena datorren asteartean, Urriaren 29an izango da, arratsaldeko 19etan Modelo Aretoan.

Era berean, Oteiza Lizeo Politeknikoak aurten ere, urtean zehar landu duten teknologia tramankulu berria azalduko digute

Leer Más