Drones, ¿burbuja o realidad?

Drone significa zángano o zumbido. La proliferación de usos lo convierte en una multiherramienta que transforma el mundo plano en un espacio 3D. Proyecta la vida terrestre hacia su dimensión aérea.

Estos son algunos de los mensajes que un artículo de la revista Retina recoge en su número  14 /Marzo 2019, bajo el título “Drones, nunca has visto un árbol hasta que ves su sombra desde el cielo” nos ofrece y que describe un panorama que permite pensar que estamos solamente en el comienzo de la expansión de una tecnología que invadirá muchos espacios de nuestra vida cotidiana y que revolucionará numerosas actividades profesiones abriendo nuevas posibilidades de servicios y negocios.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA · Imagen: www.airestudio.es/

Frente a esta nueva revolución tecnológica que ya está presente en numerosos ámbitos de actividad, la legislación trata de ponerse al día regulando su uso, permitiendo ahora usar drones con fines comerciales o profesionales donde antes estaban prohibidos,  pero también impone precauciones para su uso, así como seguros de responsabilidad civil o certificados médicos de pilotos.

Para tener una idea más cercana del potencial desarrollo y del uso de esta tecnología hemos pedido la colaboración de dos jóvenes emprendedores que fundaron la  empresa cooperativa  Airestudio Geoinformation Technologiessituada en Parque Tecnológico de Álava  y que en 2015 fueron reconocidos con el premio ‘Emprender en Álava.

 Son Lorenzo Díaz de Apodaca e Iñigo Campo que a lo largo de estos años han acumulado un gran conocimiento sobre la materia que ahora nos la ofrecen a través de la conferencia que se celebrará el próximo día 26 de marzo de 2019, en el Antoniano Aretoa, a las 19:30 h,  a la que  todo el mundo queda invitado

Cartel Conferencia ZarautzOn sobre Drones en colaboración con Airestudio S. Coop.

Leer Más

ZZB hitzaldien laburpenak

Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian izango ditugun parte-hartzaileen nondik norakoak 

 

HITZALDIEN LABURPENAK

ANE ARRIZABALAGA

Ingurumeneko eta elikagaietako kutsatzaileen azterketa

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Kimikan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitatean Kimika Analitikoan masterduna. Egun, Kimika Analitikoa eta Ingurumenari buruzko doktoregoa egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean (UB).

Bere ikerketa lana masa-espektrometriaren metodologia analitikoak garatzean datza, balio komertzial handiko kontsumo-produktuen iruzurrak eta adulterazioak detektatzeko. Oliba olioak  balio ekonomiko handia du mundu osoan Espainia ekoizle nagusietako bat delarik. Olioa adulteratzeko bi praktika nagusi daude; alde batetik, olio mota desberdinen nahasketa, eta bestetik, pigmentu naturalez osatutako koloratzaileen erabilera. Horregatik, ekoizpen hauen kalitate eta egiazkotasun kontrolak egin behar dira iruzurrezko praktika posibleak saihesteko.

 

JOSU OLABARRIA

Eraikuntza adimendu baten kontrola smartphone batetatik.

Eraikuntza adimendunaren inguruan ohikoak ez diren komunikazio bideak ikertzen ari da Josu Oteitza Lizeo Politeknikoan. Proiektu honetan ahotsa, keinu edo eta hari gabeko teknologiak erabiltzen ditu erabiltzaileen edozein beharretara moldatzeko moduko eraikuntzak sortzeko asmoz.

Guzti hau hardware eta software irekian oinarrituta garatu da, Oteitzako proiektuetan ohikoa bihurtu den bezala.

 

MAIDER KORTAJARENA

Ageing-ON ikerketa taldea

Lanbidez erizaina, praktika klinikoren urte batzuk igaro ondoren irakaskuntzari ekiten dio, EHUn  doktore bilakatuz. Gaur egun Medikuntza eta Farmazia Fakultateko irakasle eta AgeingON ikerketa taldeko kide da.

AgeinOn ikerketa taldea, 2009an hasi zen lanean. Taldea jatorriz ikerketan soilik oinarritzen zen arren gizarteko eta mundu akademikoko beharretara egokituz joan da urteetan zehar esparru desberdinetako jakintzagaiak bereganatuz. Talde multidiziplinarra da beraz. Bertan, Fisioterapia, Erizaintza, Jarduera Fisikoa eta Kirola, Medikuntza, Farmakologia, Elikadura eta Nutrizioa, Biokimika eta Psikologia alorreko ikerlariek egiten dute lan.

Ageing ON taldeanariketa fisiko eta mentalak biltzen dituen programa bat diseinatu dute. Gipuzkoako 10 Egoitzetan jartzen ari dira praktikan programa hau eta bertan 65 urtetik gorako 112 pertsona ari dira parte hartzen. Proiektuaren helburua ariketak modu progresiboan eta pertsona bakoitzari egokitua izateak ekarriko dien onura egiaztatzea da, hauen dependentzia egoera atzeratzeko asmoz. Ariketa fisikoko interbentzio programaren lehen emaitzak oso positiboak izan dira.

 

SAIOA OSTOLAZA

Bakteriologia modernorako automatizazioa

Nafarroako Unibertsitateko telekomunikazioen ingeniaria. 2011 urteaz geroztik Alifax-en lan egin du, diagnosirako tresna klinikoen produkzioan, banaketan eta laborategien automatizazioetan, Italiako enpresa garrantzitsuenetako batean. Ikerketa zientifikorako eta berrikuntza teknologikora zuzendutako enpresa da, etengabeko inbertsio-programa baten laguntza jasotzen duelarik.

Saioa Iberia eta Latinoamerikarako Zuzendaria da eta bere aurkezpenean enpresako jardueren arteko bati buruz arituko da, bakterioaren arloarekin zerikusia duena.

Konpainiak erabat automatizatutako sistemak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Sistema hauek bakterioen kultiboak bizkortu, aktibitate antimikrobianoaren hondakinak antzeman,  suszeptibilitate azterketak burutu eta petri plateren marradurak egiten dituzte emaitza azkarra eta fidagarria eskainiz. Horretaz gai laginen eta instrumentazioarentzat estandarizazio eta trazabilitatea metodo bat jarri dute indarrean. Metodo hau oso erabilerraza izateaz gain mediku eta ospitalentzat abantaila handia suposatzen du berak esango digun moduan.

 

Leer Más

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI V. Edizioa

2018ko AZAROAREN 6an- Antoniano Aretoan -19,00etan

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI V. Edizioa · Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza XVIII Astea 

 

Azaroaren 6an asteartea, Antoniano aretoan, arratsaldeko 7etan ZarautzOn Elkartekoek, bosgarren aldiz eta XVIII. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barne, Zarautzen Zientziaz Blai dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldia antolatu dugu. Gure urteko dibulgazio eta sentsibilizazio ekitaldirik kuttunena.

Europa, Estatu eta Euskadi mailan antolatzen den ekimen hau Zarautzera ere iristen da, Innobasque, Euskadiko Berrikuntza Agentziak koordinatzen duen programaren barnean. Zarautz, horrelako ekitaldia ospatzen duen unibertsitaterik gabeko herri bakarra da. 

Ekimen hau Zarauztar gazteak eta jadanik zientzialari direnak edo beraien etorkizun profesional garatze lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta truke gune bihurtzea nahi genuke.


Ekitaldia Lorena Fernándezek aurkeztuko du. 

Lorena Fernández Deustoko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko Zuzendaria eta INSPIRA TEAM neskatilen arteko teknologia sustatze proiektuaren mentorea da.

 

Zarauzko lau gaztek beraien proiektuak aurkeztuko dizkigute:

Ane Arrizabalaga. 

Ingurumeneko eta elikagaietako kutsatzaileen azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Kimikan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitatean Kimika Analitikoan masterduna. Egun, Kimika Analitikoa eta Ingurumenari buruzko doktoregoa egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Bere ikerketa lana masan espektrometria detekzioaren metodologia analitikoak garatzean datza, balio komertzial handiko kontsumo-produktuen iruzurrak eta adulterazioak detektatzeko.

 

Saioa Ostolaza. 

Euskadiko Batxilergo Sari Berezia 2002an. Telekomunikazioen ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean, non 2008an Italiako Visionee enpresan lanean zebilen bitartean bere graduaren proiektua aurkeztu zuen. 2011tik geroztik , Alifax, Diagnostikorako tresneria eta medikuntzarako erreaktiboak garatzen, ekoizten eta saltzen dituen enpresan lanean dihardu, Iberia eta Latinoamerikako Sailaren Kudeatzailea da.

 

Maider Kortajanera.

EHU-UPVko Doktorea, Erizaintza Graduko irakaslea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. “Zahartzaro Osasuntsu eta Bizi Kalitatea” eta “Biomedikuntzan Ikerketa”ko masterretako irakaslea da. EHUko Unibertsitateko “AgeingOn” ikerkuntza Taldeko kidea da, bertan biztanleriaren jarduera fisikokoa eta zahartzaroaren arteko erlazioaren inguruko proiektu desberdinak garatzen ari da.

 

Josu Olabarria. 

Oteiza Lizeoko Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko 2. Zikloko ikaslea da. “Eraikuntza adimendunen kontrola smartphone batetatik” proiektua aurkeztuko du.

 

Aurtengo ekitaldirako berrikuntzekin gatozkizue:

Josu López Gazpio.

Kimikan Doktorea, zientifikoa eta dibulgatzailea izango dugu gonbidatu berezia Honek zientzia eta teknologiarekin lotutako umorezko parodiak eskainiko dizkigu.

 

 

2018ko AZAROAREN 6an – Antoniano Aretoan- 19:00etan

** Streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, ohi bezala gure online telebistan:

https://zarautzon.nirestream.com/zarautz-zienziak-blai-v-edizioa-actividades-de-zarautzon

Leer Más