BREXITarekin hasiko dugu denboraldi berria

2019a iritsi da eta hastear gara ZarautzOnen denboraldi berriarekin. Ziklo honetan gai aunitz ditugu eskuartean eta oso proposamen interesgarriekin gatozkizue. Hasteko BREXITaren inguruan jardungo dugu Juanjo Alvarez zarauztarrarekin. Printzipioz, martxoaren 29an da Erresuma Batuak Europar Batasunatik kanpo alde egingo duen data. BREXITak ekarriko dituen europar politiko erronka berriak azalduko dizkigu zehatz-mehatz.

Hitzaldia datorren asteartean, urtarrilaren 29an izango da Zarauzko Antoniano Aretoan, arratsaldeko 19:30etan. Ohi bezala ekitaldia zarautzon.nirestream.com webgunean jarraitu ahalko da zuzenean.