Bizitza-luzapena, bakardadea, komunitatea: bizitza gure ingurunean zaintzea.

Datorren asteartean, abenduak 10, Antoniano aretoan arratsaldeko 19,30etan, Fernando Fantova entzun eta berarekin hitz egiteko aukera izango dugu, bizitza-luzapenak gure komunitate eta gizartean irekitzen dizkigun gako social berriei buruz.

Fernando Fantovak Ibilbide zabala du gizarte aholkularitzan; honen erreferente da bai Estatuan bai

Latinoamerikan ere. Bertan, gizarte-politiken diseinuan aholkularitzan parte hartzen du. Euskadin, 2008an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako Gizarte Zerbitzuen lehen Legearen “gurasoetako” bat izan zen. Gizarte Politikarako sailburuorde gisa ere jardun zuen, eta berriki aukeratu du Lehendakariak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kide izateko aditu gisa. Argitalpen asko kaleratu ditu eta webgune bat mantentzen du, non bere gogoetak eta lanak partekatzen dituen jendearekin.

«Gizadiak, bizitza-luzera asko handitu da, azkenengo milaka urte hauetan, ondorioz, belaunaldien eta funtzioen aniztasuna ere nabarmen handitu dira. Testuinguru horretan, bakardadea menpekotasunik gabeko bizitza baten iraunkortasunik ezaren adierazpen gisa ikus daiteke, izan ere, lehen erabilgarriak izan zaizkigun mekanismo familiarrak, komunitarioak, lanekoak, lurraldekoak, moralak, teknologikoak, ekonomikoak edo politikoak gaur egun baztertuak edo erabilezin bihurtu dira. Geure buruari galdetuko diogu zein neurritan eta zein teknologiak ahalbidetuko lukeen lurraldeetatik komunitatea berriz sortzea eta zein izango litzatekeen prozesu hori ahalbidetuko lukeen kontratu soziala».

Fernando Fantova, gizarte aholkularia.

Guztioi eragiten diguten gaiak partekatzeko aukera ezin hobea oraingoa.

** Fernando Fantova gizarte-aholkulariaren webgune pertsonala. Helburu nagusia gizarte-politika, kudeaketa eta esku-hartzeari buruzko informazioa eta dokumentazioa partekatzea da, batez ere gazteleraz. http://fantova.net/?lang=eu


** Fernando Fantova gizarte-aholkulariaren webgune pertsonala. Helburu nagusia gizarte-politika, kudeaketa eta esku-hartzeari buruzko informazioa eta dokumentazioa partekatzea da, batez ere gazteleraz. http://fantova.net/?lang=eu