Bertsozientzia: Jakinduriek Mundue Erreko Dau

Bertsozientziak zientzia eta bertsolaritza elkartzen ditu Gipuzkoan

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz.

Hauek dira ekimenaren antolatzaileak: DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak. Maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango da, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

 

Hain zuzen ere, laugarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Topaketa horiek arratsaldean izango dira, eta bertsolari handiak elkartuko dituzte; besteak beste, Maialen Lujanbio (Euskal Herriko azken bertso-txapelketako irabazlea), Aitor Sarriegi (txapelketako finalista) eta Andoni Egaña historikoa. Bertsolariek errima jarri beharko diete beren esparruan erreferentzia diren hainbat zientzialarik azaldutako gaiei; adibidez, Ainara Sangroniz (UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea) eta Olatz Pérez de Viñaspre (UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea).

Anjel Alkain aktore eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Hiru egunetarako sarrera doan izango da, aretoa bete arte.

 

BERTSOZIENTZIAREN PROGRAMA

ZARAUTZ. Maiatzak 15, 19:30 – Antoniano Aretoa

Bertsolariak: 

  • Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria
  • Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea

Ikertzaileak eta zientzialariak: 

  • Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea
  • Félix Zubia: Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea
  • Josu López Gazpio: Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea