Bertsozientzia 2019

2018ko Zarauzko Bertsozientzia ekitaldia

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimena

Aurtengoa 5. edizio da eta Beasainen hasi zuen bere ibilbidea. datorren astean Zarautzen izango da emanaldia eta Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaiara salto egiteko.

Hauek dira ekimenaren antolatzaileak: Donostia International Physics Center (DIPC), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udala. Saioak pasa den apirilaren 12an (Beasain), maiatzaren 14an (Zarautz) eta 22an (Tolosa) izango dira.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Zarauzko topaketa datorren asteartean, Maiatzaren 14an Modelo Aretoan izango da arratsaldeko 19etan. Bi bertsolari handi elkartuko ditugu, batetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an eta 2017an izan den , eta 2017ean txapelketetatik agurtu zen Igor Elortza. Bestetik, 2011an Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen eta 2015ean bigarren, eta 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen,Alaia Martin. Kasu honetan, Bertsolariek errima jarri beharko diete zientzialariek azaldutako gaiei.

Zientzialari apartak ere bertaratuko dira Zarautzera, esaterako IXA Taldeko partaide eta UPV/EHU Informatika Fakultatetik Gorka Azkune izango dugu eta «Umeak bezala ikasten» hitzaldia emango digu. Iruñako Planetariotik berriz, Miren Karmele Gomez datorkigu eta «Zer berri han goian?» azalduko digu. Azkenik, Oskar Gonzalez, UPV/EHU – Zientzia eta Teknologia Fakultatea – Arte Ederretako Fakultatetik «Sinistuko ez zenituzketen gauzak aurki daitezke artelanetan» hitzaldia eskainiko digu.

Kike Amonarriz aurkezle eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Sarrera doan izango da, aretoa bete arte.

Leer Más

Droneak, burbuila ala errealitate?

Drone hitzak erlamando ala burrunba esan nahi du. Drone hauen erabileraren ugaltzeak mundu laua 3D espazio bihurtzen duen erabilera anitzeko tresna bilakatzen du, lurreko bizimodua bere airetiko dimentsiora proiektatuz.

Hauek dira Retina aldizkariaren artikuluak bere 14. zenbakian ( 2019ko Martxoa ) jasotzen dituen mezuetako batzuk. «Droneak, zuhaitza ez duzu inoiz ikusi haren itzala zerutik ikusi duzun arte«, izenburupean gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan sartuko den teknologiaren hedapenaren hastapenetan gaudela pentsa arazten gaituen ikuspegi bat deskribatzen du, eta zerbitzu eta negozioen esparruan iraultza eragingo duen teknologia honek aukera profesional berriak irekiko dituela dio.

Imagen: www.airestudio.es

Dagoeneko jarduera-eremu askotan topa dezakegun iraultza teknologiko berri honen aurrean, legeria eguneratzen saiatzen ari da, erabilera erregulatuz. Batetik lehen debekatuta zeuden merkataritza edo lanbideetarako droneak erabiltzeko aukera emanez, baina bestetik erabiltzeko neurriak eta erantzukizunak inposatuz: aseguruak, pilotuentzat erantzukizun zibilak, ziurtagiri medikuak etab.

Teknologia horren garapen eta erabilera potentziala hobeto ezagutzeko, bi ekintzaile gazteen lankidetza eskatu dugu. Arabako parke teknologikoankokatuta dagoen cooperativa Airestudio Geoinformaion Technologiesenpresaren sortzaileak. 2015. urtean “Emprendedor de Álava” sariaren irabazleak.

Lorenzo Díaz de Apodaca eta Iñigo Campo dira urte hauetako eskarmentuaren ondorioz gaiari buruz jasotako ezagutza gurekin partekatzera datozenak, datorren martxoaren 26an, Antoniano Aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Denok zaudete gonbidatuta.

Leer Más

Drones, ¿burbuja o realidad?

Drone significa zángano o zumbido. La proliferación de usos lo convierte en una multiherramienta que transforma el mundo plano en un espacio 3D. Proyecta la vida terrestre hacia su dimensión aérea.

Estos son algunos de los mensajes que un artículo de la revista Retina recoge en su número  14 /Marzo 2019, bajo el título “Drones, nunca has visto un árbol hasta que ves su sombra desde el cielo” nos ofrece y que describe un panorama que permite pensar que estamos solamente en el comienzo de la expansión de una tecnología que invadirá muchos espacios de nuestra vida cotidiana y que revolucionará numerosas actividades profesiones abriendo nuevas posibilidades de servicios y negocios.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA · Imagen: www.airestudio.es/

Frente a esta nueva revolución tecnológica que ya está presente en numerosos ámbitos de actividad, la legislación trata de ponerse al día regulando su uso, permitiendo ahora usar drones con fines comerciales o profesionales donde antes estaban prohibidos,  pero también impone precauciones para su uso, así como seguros de responsabilidad civil o certificados médicos de pilotos.

Para tener una idea más cercana del potencial desarrollo y del uso de esta tecnología hemos pedido la colaboración de dos jóvenes emprendedores que fundaron la  empresa cooperativa  Airestudio Geoinformation Technologiessituada en Parque Tecnológico de Álava  y que en 2015 fueron reconocidos con el premio ‘Emprender en Álava.

 Son Lorenzo Díaz de Apodaca e Iñigo Campo que a lo largo de estos años han acumulado un gran conocimiento sobre la materia que ahora nos la ofrecen a través de la conferencia que se celebrará el próximo día 26 de marzo de 2019, en el Antoniano Aretoa, a las 19:30 h,  a la que  todo el mundo queda invitado

Cartel Conferencia ZarautzOn sobre Drones en colaboración con Airestudio S. Coop.

Leer Más