ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI 2019

ASMOAK SARETZEN, SORMENA LANTZEN

Zarauzko 4 ikastexeak elkar-lanean. DBHko 4. mailako 60 ikasle, goiz bateko ariketa berritzaile baten aurrean: 6 lantalde, 10 partaideekin
Zarauzko 3 enpresek proposatutako, 3 erronkekin: Pukas, Larraioz, Aner Informatikak, hain zuzen ere.

Bi mundu konektatzen: enpresak eta nerabeak: Enpresa eta ikastetxeak elkar ezagutzea sustatu du ekitaldi honek

Sormena lantzeko metodologia aproposa, Global Futurizer herramintaz baliatuz, Tazebaez-en eskutik: ideiak barra-barra bota (braimstorming) –> ideiak aukeratu –> proposamenak landu, prototipo itxuran –> ideiak aurkeztu.

Ekimenak, enpresak gaur egun topatzen dituzten benetazko erronkei irtenbidea aurkitzea du helburu. Sormena lantzeko jardunaldiak izandako fruituen auzkezpena datorren asteartean, Urriaren 29an izango da, arratsaldeko 19etan Modelo Aretoan.

Era berean, Oteiza Lizeo Politeknikoak aurten ere, urtean zehar landu duten teknologia tramankulu berria azalduko digute

Leer Más

#ZZB 2019

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI 2019: ASMOAK SARETZEN, SORMENA LANTZEN

 “Zarautzen Zientziaz Blai 2019: asmoak saretzen, sormena lantzen” «ZarautzOnek sustatutako ekimena da. Global Futurizer proiektuan oinarritua dago, eta proiektu hori, aldi berean, berrikuntzen inguruko aholkularia den TAZEBAEZ kooperatibak garatutako ekimena da. Kooperatiba hori 2013an sortu zuten 9 ekintzailek, Mondragon Unibertsitateak emandako lidergo ekintzailea eta berrikuntza graduaren lehen sustapenaren ondorioz.

ZarautzOnen duela 5 urte hasi ginen jarduerak egiten, eta, Zientziaren Astearen barruan, dibulgazio zientifiko eta teknologikoko ekimen gisa asmatu genuen Zarautzen Zientziaz Blai,  gazte zarauztarren arteko harremana eta hurbilketa sustatze aldera, dagoeneko zientzialari eta ikerlari diren gazteen eta DBHko eta batxilergoko ikasleen artekoa, beren ibilbide akademikoa eta orientazio profesionala erabakitzen ari diren garaia delako. Zientzia eta teknologia ezagutzera ematea helburua, bereziki hiriburuetan edo unibertsitate-egoitzak dituzten udalerrietan garatzen den hori Zarautzera ekarri nahi izan genuen.

Ekitaldi hau antolatzen 5 urte eman ondoren, pentsatu genuen formatuak gehiago eman zezakeela, berritzeko unea zela, ikasle gazte gehiago erakartzeko eta Zarauzko ikastetxeak modu aktiboagoan inplikatzeko.

Zerbait ezagutzen genuen TAZEBAEZ ekimenaren inguruan, eta haiekin harremanetan jarri ginen, gure errealitatera egokitzeko zeuden aukerak ikusteko.

Global Futurizerrek harremanetan jartzen ditu enpresak eta ikasleak, normalean unibertsitatekoak, baina baita batxilergokoak ere, unibertsitateek eta enpresek mundu osoan lan egiteko duten modua eraldatzeko eta elkarrekin erlazionatzeko. Horretarako, enpresek hainbat erronka planteatzen dituzte, eta gazteek erronka horiei erantzun behar diete, euren sormena eta teknologia eskura jarrita, eta, horrela, lankidetza-formatuan ideiak sortzen dira, askotan enpresei ere burutatuko ez litzaizkiekeenak.

Harremanetan jarri ondoren ikusi genuen moldatzeko aukera geneukala GF formatua gure misiora, hau da,” Herritarren garapena sustatzen duten pertsonen topagunea izatea, zientzia-, teknologia-, enpresa- eta gizarte-berrikuntzaren ezagutza sustatuz” eta ZarautzOn bezala mobilizatu nahi ditugun helburuetara egokitzen zela. Ondorioz, Zarautzen Zientziaz Blai saio berri bat antolatu dugu 2019an, ondorengo izenarekin: asmoak saretzen (gure elkartearen oinarrizko ideia)  sormena lantzen.

Proiektuak eskatzen zuen ahalegina handia zen, dinamizatzea, antolatzea eta materiala biltzea gehiegi zelako gure aurrekontuari begiratuta. Horregatik, Urola Kostako Mankomunitatera jotzea pentsatu genuen, finantziazio-aukerak ikusteko.

Zergatik Mankomunitatea? Pentsatzen dugulako tokiko enpresak eta ikastetxeak batzen dituen proiektu batek bere horretan balio bat duela, eta lurraldeko eragileen harremanetarako esparru berri bat dela. Hain zuzen ere, hortxe kokatzen dugu ZarautzOn, berrikuntza sozial eta tokiko garapen gisa ulertzen dugunaren parametroen barruan, eta hori erakundeari dagokion zerbait da. Eta hala ulertu zuen Mankomunitateak, udan proiektua aurkeztu eta aztertu ondoren bere onespena eman baitzigun, eta, ondorioz, aurrera eramateko behar genuen laguntza ekonomikoa ere bai.

Laguntza hori oso garrantzitsua izan da guretzat, eta pozik egoteko arrazoia ere bai; beraz, espero dugu prozesu eta esperientzia gisa pozgarria izatea Mankomunitatearentzat berarentzat ere.

Zer egingo da zehazki?

Zarauzko hiru enpresa ditugu: Aner, sistema informatikoak, enpresei zerbitzu integrala emateko software-garatzaileak; Larraioz Elektronika, automatizazio industrialean, robotikan eta mekatronikan espezializatua; eta Pukas, denon artean ezagunena, surf taulen eta bainu-jantzien fabrikatzailea. Horietako bakoitzak erronka bat jarriko die Zarauzko 4 ikastetxeetatik datozen DBHko 4. mailako ikasleei: Antoniano, Ikastola, La Salle eta Lizardi. Guztira 60 mutil eta neska, ikastetxe bakoitzeko 15, TAZEBAEZek dinamizatuko ditu Global Futurizar metodologian eta dinamikan oinarrituta, eta goiz batean (5 ordu), urriak 18, lan egingo dute Urola Kostako Mankomunitatearen egoitzan erronka horiei erantzuteko, 10 laguneko lan-taldeetan antolatuta: 2 talde enpresa-erronka bakoitzeko.

Saioa 2 fase nagusitan banatzen da: ideiaren fasea eta prototipoarena. Erronka bakoitzak 10 laguneko 2 talde izango ditu TAZEBAEZ taldeak lagunduta. Lehenik eta behin, ideia-zaparrada bat egingo dute talde bakoitzeko pertsona guztiek (brainstorming): fase dibergentea (mundu guztiak iritzia eman dezake eta guztiak dira baliagarriak nahiz eta desberdinak izan), eta, ondoren, ideia gutxi batzuk hautatuko dituzte, erronka aurrera emateko. Erabaki den bide edo proposamen horrek prototipo-fase bat du, eta, bertan, erronkaren konponbidea «eraikiko» da. Horretarako, askotariko materiala dago: plastilina, marrazteko koloretako arkatzak, haria, kartoia …

Jarraitu beharreko jardueren eskema eta jarduera bakoitza egiteko eskainiko zaion denbora, 9:00etatik 13:00etara, ondorengoa izango da:

Enpresei porposamenaren aurkezpena eginez amaituko da bilkura.

Leer Más

ZAINKETA ARINGARRIAK: MUSIKA-TERAPIA BIZITZAREN AMAIERAN

         Isiltasuna gozatuz, emozioekin bat eginez

2019ko urriaren 8an, asteartean, 19:30ean Modelo Aretoan ondorengo hitzaldia eskainiko dugu: “Musikoterapia bizitzaren amaieran, Isiltasuna gozatuz, Emozioekin bat eginez”. Antolatzaileak ZarautzOn elkartea eta Zarautz Herri Zaintzailea plataforma dira.

Datorren urriaren 12a Zainketa Aringarrien aldeko Eguna (World Hospice and Palliative Care Day) dela eta, mundu osoan zainketa aringarrien aldeko ekintzak babeste aldera antolatutakoa da.

Urrriaren 12a Zainketa Aringarrien aldeko Eguna

Zainketa aringarriekin dagoen arazoetako bat da ez dela ulertzen zer esan nahi duen eta nola hobetu daitekeen zainketa hori pertsonei gizatasun handiagoa eskaintzeko bizitzaren amaieran.

Hitzaldi honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bizitzaren une erabakior horretan pertsona bakoitzari laguntzeko moduko jokabide garrantzitsu ugari daudela erakutsiz, eta bereziki, azaltzea musikoterapiak nola lagun dezakeen prozesu horretan.

Gizakia soinuez inguratuta bizi da, eta ezin du pentsatu soinurik gabeko mundu bat dagoenik. Soinua, musika, zarata gizakiaren funtzionamenduaren zati dira,  funtzionamendu kognitiboa, emozionala, soziala, biologikoa eta/edo kulturala, bere biografiaren atalak dira.

Musika-terapia

Hizpide izango dira, batetik, zentzuen garapena indartzeko bizipenak eta, bestetik,  emozioen ikasketa prozesua entzun ondorengo lanketaren bidez. Zentzumenen garapena indartzeko hainbat elementu beharrezkoak dira, baina entzumenak zuzen jotzen du emozioetan eta zentzumenean.

Musikak arte gisa eta musikoterapiak zientzia gisa lau funtzio garrantzitsu betetzen dituzte indibiduoaren sentsibilizazio, integrazio eta globalizazio prozesuan.

  • Norbanakoaren mundu afektibo eta emozionalaren esplorazioa batetik, eta, harremanen munduaren esplorazioa, bestetik.
  • Gizakiak dituen adierazpideen liberazioa
  • Gizatiartzea, existentziaren, bizitzaren eta transzendentziaren zentzua bilatzen lagunduz.
  • Entzutea esperientzia bat da norbanakoari harmonian hazten laguntzeko
Patxi del Campo San Vicente, musika-terapeuta

Honetan guztian laguntzeko Patxi del Campo San Vicente musikoterapeutaren laguntza  izango dugu, talde-teknikan aditua, Gidatutako Irudia eta Musika metodoan (BMGIM) terapeuta izanik ezin estimatuzko laguntza izango da.

AgrupArte zentro integratuko Musica Arte y Proceso Institutuan zuzendaria da eta Vivir con voz propia taldearen fundatzailea, Gasteizen.

Leer Más