ALAKRANA, ZarautzOn-en: Eguneroko bizitza XXI. mendeko arrantza ontzi moderno batean.

alakranazon

Alakrana atunketari arrantza-ontzi izozkailua da, Echebastar Fleet S.L enpresarena, bere erregistro portua Bermeo da eta 2005ean Murueta ontziolan egin zuten. 103m-ko luzera du eta 15,4m-ko zabalera. Alakrana tamalez famatu egin zen Somaliatik hainbat miliatara lanean ari zirela 2009ko Urriaren 3an bahitua izan zenean. Itsasontzia Atalanta Operazio babesetik urrun ari zen lanean, batzuek Nazioarteko uretan zeudela zioten, beste batzuk aldiz, Somaliar uretan. Dena dela, 47 egun ondoren askatuak izan ziren hainbat milioi dolar ordaindu ondoren. Gertakizun honen ondorioz Espainiako legea aldatu egin zen, eta egun, itsasontzietako segurtasuna bermatzeko 12,70mm.ko armen erabilera baimendu da. Hauek guztiak azaltzeaz gain, dokumental honekin arrantza-ontzi baten eguneroko bizitza ezagutzea izan dugu helburu. Horretarako, punta-puntako berrikuntzez hornitutako ontzi moderno bat ezagutzeko aukera eman digute, EITBko kazetari den Ibon Gaztañazpi eta Dani Pellow kamaragileak. Eta eurek 25 egunez bizi izandako esperientzia hau gurekin elkarbanatu dute.

Dokumentala eta ondorengo solasaldia dagoeneko online ikusgai dago (click hemen).

 

El día a día en un moderno pesquero del siglo XXI… Alakrana.

El Alakrana es un buque de pesca atunero congelador, propiedad de la empresa Echebastar Fleet S.L., que tiene su puerto de registro en Bermeo (Bizkaia) y que fue construido por los Astilleros de Murueta S.A. Construido el año 2005 tiene 103m de eslora y 15,4m de manga. Desafortunadamente, el Alakrana se hizo famoso por su secuestro por piratas el 3 de octubre de 2009, a bastantes millas de las costas del sur de Somalia, en cualquier caso el buque faenaba lejos de la zona protegida por la Operación Atalanta, dentro de la zona de seguridad en aguas internacionales, según algunas fuentes y en aguas somalíes según otras. Tras 47 días de secuestro, el Alakrana fue liberado tras el pago de un rescate de varios millones de dólares. A consecuencia del secuestro, la ley española fue modificada para permitir a los vigilantes de seguridad emplear armamento de hasta 12,70 mm en los buques con bandera española. Además de todo esto, durante el documental pudimos conocer más de cerca el día a día en uno de estos modernos barcos de pesca, autenticas joyas de la innovación de la mano del periodista de EITB Ibon Gaztañazpi que se embarcó junto al cámara Dani Pellow en esta experiencia durante 25 días para realizar el documental.

El documental y el coloquio posterior ya está disponible online en la web zarautzon.nirestream.com