ZarautzOn Norteko Ferrokarrila irratsaioan

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Guillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak… Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? 

ZarautzOn taldekoak Norteko Ferrokarrila irratsaioan egon gara gaur. Herri mailan, Zarautzen egiten dugun dibulgazioaz aritu gara, eta baita 2021erako dugun lan ildoa eta programazioa kontatzera joan gara ere.

Aurtengo lehen sei-hilabeteetan Covid-19ak alor desberdinetan izandako eragina izango dugu ardatz. Gainera, online telebista eta kanaleetan gordetzen ditugun altxorrez ere hitz egin dugu, batez ere, hitzaldi bereziez.

Entzun ezazu irratsaioa

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/norteko-ferrokarrila/audioak/osoa/7757116/norteko-ferrokarrilla-20210108-zarautzon/

Leer Más