Zarauzko 4 ikastexeak elkar-lanean. DBHko 4. mailako 60 ikasle, goiz bateko ariketa berritzaile baten aurrean: 6 lantalde, 10 partaideekin Zarauzko 3 enpresek proposatutako, 3 erronkekin: Pukas, Larraioz, Aner Informatikak, hain zuzen ere.
Bi mundu konektatzen: enpresak eta nerabeak: Enpresa eta ikastetxeak elkar ezagutzea sustatu du ekitaldi honek
Sormena lantzeko metodologia aproposa, Global Futurizer herramintaz baliatuz, Tazebaez-en eskutik: ideiak barra-barra bota (braimstorming) –> ideiak aukeratu –> proposamenak landu, prototipo itxuran –> ideiak aurkeztu.
Ekimenak, enpresak gaur egun topatzen dituzten benetazko erronkei irtenbidea aurkitzea du helburu. Sormena lantzeko jardunaldiak izandako fruituen auzkezpena datorren asteartean, Urriaren 29an izango da, arratsaldeko 19etan Modelo Aretoan.
Era berean, Oteiza Lizeo Politeknikoak aurten ere, urtean zehar landu duten teknologia tramankulu berria azalduko digute
“Zarautzen Zientziaz Blai 2019: asmoak
saretzen, sormena lantzen” «ZarautzOnek sustatutako ekimena da. Global
Futurizer proiektuan oinarritua dago, eta proiektu hori, aldi berean,
berrikuntzen inguruko aholkularia den TAZEBAEZ kooperatibak garatutako ekimena
da. Kooperatiba hori 2013an sortu zuten 9 ekintzailek, Mondragon
Unibertsitateak emandako lidergo ekintzailea eta berrikuntza graduaren lehen
sustapenaren ondorioz.
ZarautzOnen duela 5 urte hasi ginen
jarduerak egiten, eta, Zientziaren Astearen barruan, dibulgazio zientifiko eta
teknologikoko ekimen gisa asmatu genuen Zarautzen Zientziaz Blai, gazte zarauztarren arteko harremana eta
hurbilketa sustatze aldera, dagoeneko zientzialari eta ikerlari diren gazteen
eta DBHko eta batxilergoko ikasleen artekoa, beren ibilbide akademikoa eta
orientazio profesionala erabakitzen ari diren garaia delako. Zientzia eta
teknologia ezagutzera ematea helburua, bereziki hiriburuetan edo
unibertsitate-egoitzak dituzten udalerrietan garatzen den hori Zarautzera
ekarri nahi izan genuen.
Ekitaldi hau antolatzen 5 urte eman
ondoren, pentsatu genuen formatuak gehiago eman zezakeela, berritzeko unea
zela, ikasle gazte gehiago erakartzeko eta Zarauzko ikastetxeak modu
aktiboagoan inplikatzeko.
Zerbait ezagutzen genuen TAZEBAEZ
ekimenaren inguruan, eta haiekin harremanetan jarri ginen, gure errealitatera
egokitzeko zeuden aukerak ikusteko.
Global Futurizerrek harremanetan jartzen
ditu enpresak eta ikasleak, normalean unibertsitatekoak, baina baita
batxilergokoak ere, unibertsitateek eta enpresek mundu osoan lan egiteko duten
modua eraldatzeko eta elkarrekin erlazionatzeko. Horretarako, enpresek hainbat
erronka planteatzen dituzte, eta gazteek erronka horiei erantzun behar diete,
euren sormena eta teknologia eskura jarrita, eta, horrela, lankidetza-formatuan
ideiak sortzen dira, askotan enpresei ere burutatuko ez litzaizkiekeenak.
Harremanetan jarri ondoren ikusi genuen
moldatzeko aukera geneukala GF formatua gure misiora, hau da,” Herritarren garapena sustatzen duten
pertsonen topagunea izatea, zientzia-, teknologia-, enpresa- eta
gizarte-berrikuntzaren ezagutza sustatuz” eta ZarautzOn bezala mobilizatu
nahi ditugun helburuetara egokitzen zela. Ondorioz, Zarautzen Zientziaz Blai
saio berri bat antolatu dugu 2019an, ondorengo izenarekin: asmoak saretzen
(gure elkartearen oinarrizko ideia)
sormena lantzen.
Proiektuak eskatzen zuen ahalegina handia
zen, dinamizatzea, antolatzea eta materiala biltzea gehiegi zelako gure
aurrekontuari begiratuta. Horregatik, Urola Kostako Mankomunitatera jotzea
pentsatu genuen, finantziazio-aukerak ikusteko.
Zergatik Mankomunitatea? Pentsatzen
dugulako tokiko enpresak eta ikastetxeak batzen dituen proiektu batek bere
horretan balio bat duela, eta lurraldeko eragileen harremanetarako esparru
berri bat dela. Hain zuzen ere, hortxe kokatzen dugu ZarautzOn, berrikuntza
sozial eta tokiko garapen gisa ulertzen dugunaren parametroen barruan, eta hori
erakundeari dagokion zerbait da. Eta hala ulertu zuen Mankomunitateak, udan
proiektua aurkeztu eta aztertu ondoren bere onespena eman baitzigun, eta,
ondorioz, aurrera eramateko behar genuen laguntza ekonomikoa ere bai.
Laguntza hori oso garrantzitsua izan da
guretzat, eta pozik egoteko arrazoia ere bai; beraz, espero dugu prozesu eta
esperientzia gisa pozgarria izatea Mankomunitatearentzat berarentzat ere.
Zer
egingo da zehazki?
Zarauzko hiru enpresa ditugu: Aner,
sistema informatikoak, enpresei zerbitzu integrala emateko
software-garatzaileak; Larraioz Elektronika, automatizazio industrialean,
robotikan eta mekatronikan espezializatua; eta Pukas, denon artean ezagunena,
surf taulen eta bainu-jantzien fabrikatzailea. Horietako bakoitzak erronka bat
jarriko die Zarauzko 4 ikastetxeetatik datozen DBHko 4. mailako ikasleei:
Antoniano, Ikastola, La Salle eta Lizardi. Guztira 60 mutil eta neska,
ikastetxe bakoitzeko 15, TAZEBAEZek dinamizatuko ditu Global Futurizar
metodologian eta dinamikan oinarrituta, eta goiz batean (5 ordu), urriak 18,
lan egingo dute Urola Kostako Mankomunitatearen egoitzan erronka horiei
erantzuteko, 10 laguneko lan-taldeetan antolatuta: 2 talde enpresa-erronka
bakoitzeko.
Saioa 2 fase nagusitan banatzen da:
ideiaren fasea eta prototipoarena. Erronka bakoitzak 10 laguneko 2 talde izango
ditu TAZEBAEZ taldeak lagunduta. Lehenik eta behin, ideia-zaparrada bat egingo
dute talde bakoitzeko pertsona guztiek (brainstorming): fase dibergentea (mundu
guztiak iritzia eman dezake eta guztiak dira baliagarriak nahiz eta desberdinak
izan), eta, ondoren, ideia gutxi batzuk hautatuko dituzte, erronka aurrera
emateko. Erabaki den bide edo
proposamen horrek prototipo-fase bat du, eta, bertan, erronkaren konponbidea
«eraikiko» da. Horretarako, askotariko materiala dago: plastilina,
marrazteko koloretako arkatzak, haria, kartoia …
Jarraitu beharreko jardueren eskema eta
jarduera bakoitza egiteko eskainiko zaion denbora, 9:00etatik 13:00etara,
ondorengoa izango da:
Enpresei porposamenaren aurkezpena eginez amaituko da bilkura.
2019ko urriaren 8an, asteartean, 19:30ean Modelo Aretoan ondorengo hitzaldia eskainiko dugu: “Musikoterapia bizitzaren amaieran, Isiltasuna gozatuz, Emozioekin bat eginez”. Antolatzaileak ZarautzOn elkartea eta Zarautz Herri Zaintzailea plataforma dira.
Datorren urriaren 12a Zainketa Aringarrien aldeko Eguna (World Hospice and Palliative Care Day) dela eta, mundu osoan zainketa aringarrien aldeko ekintzak babeste aldera antolatutakoa da.
Urrriaren 12a Zainketa Aringarrien aldeko Eguna
Zainketa aringarriekin dagoen
arazoetako bat da ez dela ulertzen zer esan nahi duen eta nola hobetu daitekeen
zainketa hori pertsonei gizatasun handiagoa eskaintzeko bizitzaren amaieran.
Hitzaldi honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bizitzaren une erabakior horretan pertsona bakoitzari laguntzeko moduko jokabide garrantzitsu ugari daudela erakutsiz, eta bereziki, azaltzea musikoterapiak nola lagun dezakeen prozesu horretan.
Gizakia soinuez inguratuta bizi da,
eta ezin du pentsatu soinurik gabeko mundu bat dagoenik. Soinua, musika, zarata
gizakiaren funtzionamenduaren zati dira,
funtzionamendu kognitiboa, emozionala, soziala, biologikoa eta/edo
kulturala, bere biografiaren atalak dira.
Musika-terapia
Hizpide izango dira, batetik, zentzuen garapena indartzeko bizipenak eta, bestetik, emozioen ikasketa prozesua entzun ondorengo lanketaren bidez. Zentzumenen garapena indartzeko hainbat elementu beharrezkoak dira, baina entzumenak zuzen jotzen du emozioetan eta zentzumenean.
Musikak arte gisa eta musikoterapiak
zientzia gisa lau funtzio garrantzitsu betetzen dituzte indibiduoaren
sentsibilizazio, integrazio eta globalizazio prozesuan.
Norbanakoaren mundu afektibo eta emozionalaren esplorazioa batetik, eta, harremanen munduaren esplorazioa, bestetik.
Gizakiak dituen adierazpideen liberazioa
Gizatiartzea, existentziaren, bizitzaren eta transzendentziaren zentzua bilatzen lagunduz.
Entzutea esperientzia bat da norbanakoari harmonian hazten laguntzeko
Patxi del Campo San Vicente, musika-terapeuta
Honetan guztian laguntzeko Patxi del Campo San Vicente musikoterapeutaren laguntza izango dugu, talde-teknikan aditua, Gidatutako Irudia eta Musika metodoan (BMGIM) terapeuta izanik ezin estimatuzko laguntza izango da.
AgrupArte zentro integratuko Musica
Arte y Proceso Institutuan zuzendaria da eta Vivir con voz propia
taldearen fundatzailea, Gasteizen.