Berrikuntza, Zientzia, Teknologia

KONTZIENTZIA SORTZEKO ZIENTZIA

Hitzaldiak, Tantak

GURE EKITALDI ETA HITZALDIAK

BERRIAK

Gure berriak

Berriak atalean, ikusi gure nobedade guztiak

BIDEOTEKA

Gure bideoak

Bideoteka atalean gure bideo guztiak ikus ditzakezu

Larraitz Gaztañaga: Bihotzaren erritmoan dantzan. 2024/02/06

Elektrofisiologia bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiaren atala da. Izan ere, bihotzak badu sistema elektriko espezifiko bat, eta hau bihotzaren funtzioamendu egokia bermatzen duen erritmoaren erantzulea da. Bihotzaren erritmoa asaldatzen ...denean, arritmiak agertzen dira. Arritmia hitzak erritmo normal eza adierazten du eta modu askotara sailka daitezke: azkarrak eta geldoak, onberak eta gaiztoak…
Arritmia mota bakoitzak bere tratamendu espezifikoa dauka. Batzuek ez dute tratamendurik behar, beste batzuk farmakoekin trata daitezke, eta beste batzuetan tratamendu inbaditzaileak behar izaten dira. Tratamendu inbaditzaile hauek bi talde handitan bereiz daitezke: ablazioak eta gailuen ezarpena. Hitzaldian arritmien tratamendurako gaur egun erabiltzen diren tratamendu inbaditzaileen inguruan hitzegingo dugu, nola sartzen garen bihotzera, nola ikusten dugun elektrizitatea barrutik, eta nola suntsitzen ditugun zoratzen diren zirkuitu elektrikoak.
Larraitz Gaztañaga , Elorrion hazi eta bizi da, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen EHUn, eta ondoren Kardiologian espezializatu zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Egoiliar egoera amaitu zuenean, elektrofisiologiako azpi-espezializazioarekin hasi zen, urte betez Basurtun bertan eta beste urte batez Hospital of the University of Pennsylvanian, Estatu Batuetan. Handik berriro ere Basurtuko Ospitalera itzuli zen 2012an, eta ordutik han dihardu lanean, elektrofisiologia atalean. EHUko irakasle da 2012tik.
[+] Show More
ZarautzOn - Hazte socio

ANIMA ZAITEZ

ZarautzOn-en bazkide egin

Zarauzko ongizatearen alde egitera gonbidatzen zaitugu, zarauztarren eta zure garapenaren alde egitera, Elkarteak bideratzen dituen ekintzetan lagunduz edo parte hartuz; horretarako, ZarautzOnen bazkide izan zaitezke eta abantailak eskura izango dituzu, eta bide batez, bazkideentzat bakarrik antolatzen diren ekintzetan parte hartu ahal izango duzu.

Lagundu

Parte hartu

Garatu

Sustatu

Harpidetu zaitez gure albiste eta ekitaldietara

LAGUNTZAILEAK

Kultura Zarautz

NIRE Stream

anfora.net